Zuberoan jarraitzen dugu. Oraingo honetan Santa Grazin dagoen arroila bat ezagutzera joan ginen. Urez ederto aurkitu genuen, instalazioak ez ordea, oinez gutxi ibiltzen den arroilan.
Iparraldeko arroilek ur gehiago hartu zutela aprobetxatuz, Zuberoako arroila handienetako baten murgildu ginen, Saratze, Olhadubie arroilan amaitzeko. Ur nahiko aurkitu genuen eta lekua beti bezala harrigarria da, ura, begetazioa eta pareta handiak. Arroilak jaisteko piriniotako leku esanguratsuenetako bat da Zuberoa. Maite ditut maite gure bazterrak…
Inguruak ezagutzen ibili gara, eta begira nolako arroila familiarra daukagun Ansó aldean, flotin ederrak eta saltoak. Ederto eraikitako arroila da, eta udarako famientzat eta ume txikientzat oso ona!
Anaiaren eta familiarekin Siresara joan ginen (Hecho bailara). Ederto ibili ziren txikiak salto, txirrista eta rapeletan mendebaldeko piriniotako arroila eder honetan. Hurrengoan gehiago!!!!
Karmeloren bisita aprobetxatuz Zuberoako arroiletan murgildu gara. Ez gara urruti joan behar arroila ederrak ezagutzeko, oraingo honetan Ardane – Phista, inguru paregabean eta jeitsiera oso ona. Zatoz eta ezagutu Zuberoan ditugun altxorrak.
Azken euriei esker Jordan Arroilak berriz ura hartu zuela aprobetxatuz, ezin izan ginen jaitsi gabe gelditu. Asko gozatu genuen bere pago baso eta azken estugunean.
Larunbatean Goma 2tar batzuk Hecho aldera hurbildu ziren Siresa Arroilak eskaintzen dizkigun jauzi, txirrista eta rapeletan gozatzera ingurune bikain honetan. Ederto ibili ziren eta egun ederra pasatu genuen mendebaldeko piriniotako akuapark txiki honetan. Familia eta ongi pasatu nahi dutenentzat bikaina! Eskerrik asko neska mutilak! Hurrengoan gehiago!
Ordesa inguruan ibili gara Iruñeako bikote honekin Gloces eta Furco arroilak jaisten. Erritmo onean eta azkar egin ditugu bi arroilak nafar hauel nekaezinak dira eta! Gainera barrankista profesionalak bihurtzen hasi dira! Eskerrik asko bikote!
Arroila jaitsiera Hecho bailaran. Astebukaera honetan Siresa arroila jaitsi dugu, talde giro oso on batekin. Ederto pasatu dute arroilak eskaintzen dizkigun jauzi, txirrista, rapel eta igerian ibiltzeko putzuekin. Eskerrik asko!
Aurreko astean Foz de Fagon ibili ginen. Jeitsiera ederra nahiz eta azkenetan egon.