Oxel Arrieta Balanzategi
Arrasaten (Gipuzkoa) jaioa, Pirinioak eta Arrasate artean bizi da egun. Mendiarekiko zaletasuna etxetik datorkio, familiaren eskutik hasi zen-eta Euskal Herriko mendiak eta Pirinioak ezagutzen. Mendiak ezagutzen, eta baita mendizaletasunaren balioak barneratzen ere.
Mendi gidari titulatua da, mendi ertainean, arroiletan eta eski alpetarrean espezializatua. AEGM-ko (Asociación Española de Guías de Montaña) UIMLA-ko (Asociación Internacional de Guías Acompañantes) eta AEPEDI -ko (Asociación de Escuelas, Profesores y Entrenadores de Deportes de Invierno) partaidea ere bada.
Hainbat mendilerro ezagutzen ditu; Euskal Herriko mendiak, Pirinioak, Alpeak, Atlasak… Horietan guztietan zeharkaldiak eta tontorrak egin ditu.