Mari jainkosaren gotorleku esanguratsuena (1331m) mito eta leiendaz beterik dagoena. Euskal Herriko mendi ikaragarrienetako honek dituen kalizazko pareta handiek eta azpiko basoek zur eta lur utziko gaituzte.
Bestalde, paraje honetan mendiek beren handitasuna eta desnibela agerian uzten dute, eta altxor geologiko txikiak aurki ditzazkegu koral eta kontxa fosilak bezalakoak. Hauek, garai batean lur hauek itsasoaren azpian zeudela gogorarazten digute .
Gainera, aran hauetako biztanleek, Anboton ugariak diren kalizazko formazio bitxiei eman zizkieten izenak, adibidez Frailia edo Deabruko zubi modukoak, argi uzten digute betidanik existitu den mendi eta bertako kulturaren lotura.
Ez galdu aukera Euskal Herriko mendi mitologiko hau igotzeko!
- TOKIA: Aramaio (ARABA)| mapa
- IRAUPENA: 4 eta 7 ordu artean
- ZAILTASUNA: Zaila
- GUTXIENEKO TALDEA: 4 pax.
- PREZIOA: 45€ pax. (B.E.Z Barne)
- SARTZEN DA: Gidari titulatuak, materiala, istripu asegurua
- EZ DA SARTZEN: Garraioa, janaria, alojamendua…
Kontsulta gaitzazu Inguruan dauden mendi igoera gehiagogatik, inolako konpromisorik gabe