Aurten ere, Arizmendi ikastolako neska mutikoak Izabako Asolaze kanpiñera hurbildu dira ekintzaz beteriko astebeteko udalekuetaz gozatzeko. Ekintzen artean eskalada eta rapel tailerrak egin ditugu, baita ere arroila jaitsierak, Jordan Arrako arroila ain zuzen ere. Oso gustora ibili gara beraiekin eta espero dugu beraiek ere ederto ibili izana, eta etxera pozik joango zirelakoan gaude, naturarekin kontaktuak bizitako esperientziak direla eta. Eskerrik askoooo!!!
Astebukaeran Nafarroa aldean ibili gara Arroila Jaitsiera egiten, Jordan Arrako arroila ain zuzen ere, belaguan. Talde ederra osatu dugu eta ederto moldatu dira hasierako raprl guztietan, ondoren arroilak ura gehiago hartzen du eta bertan ere ederto moldatu dira salto eta rapeletan. Astebukaera beroa izan dugu pasa dena, eta plan ederraz gozatu dugu freskotan egoteko. Eskerrik asko mutilak! Plazer bat beste behin ere!!!
Leze arroila, igande honetan arroila jaitsiera egitera joan ginen Euskal Herrian daukagun altxor honetara. Jaitsiera ikusgarri honetara neska eskalatzaile talde animatu batekin joan ginen eta ederto ibili ginen. Plazer bat! Eskerrik asko neskak!
Larunbat honetan Nafarroara hurbildu ginen Arroilak jaitsiera egitera, Artazul edo Artazulo arroila ain zuzen ere, Nafarroako arroila hoberenetarikoa. Urez bere azkenetan aurkitu arren, ederto ibili ginen dituen jauzi, rapel eta txirristetan, Iruñea ondoan dagoen arroila ikusgarri honetan. Amaiera ezin hobea emateko azken rapelean gozatu ederra hartu zuten partaideek. Eskerrik asko mutilak!!!
Menditxik Mendi eta Arroila Gidariak aste honetan Foz de Fago,mendebaldeko piriniotako arroila hoberenetako baten murgildu gara ur maila eta arroila nola dauden ikusteko. Bere puntuan zegoen arroila, eta hemendik aurrera ur maila poliki poliki jaisten joango da. Goiz pasa ederra arroila honetako estugune, jauzi eta rapeletan.
Larunbat honetan Artetako iturburura hurbildu gara Artazulo arroila jaisteko. Ederra izan da arroila ikusgarri honekin aurtengo denboraldia hastea, talde jator honekin. Ur maila egokiaz goiz pasa ederra pasa genuen, jauzi, txirrista eta rapelekin. Eskerrik asko ekipo!!!
Eski denboraldia amaitzear dagoenean, egun batez behintzat, eskiak neoprenoagatik aldatu genuen eski irakasle batzuk eta Belagua ra hurbildu ginen eta Jordan arroila jaitsi genuen. Aurreko euriteei esker Jordan arroila urez ongi zihoan. Arrako arroileko azken zatia ordea ez genuen egin ur maila handia zelako. Goiz ederra pasa genuen eta amaitzeko hartzai mami ederrak jan genituen.
Larunbatean Erronkarira hurbildu ginen Burgin dagoen Arandari arroila jaisteko laukote honekin. Ur maila onarekin jaitsi genuen arroila eta goiz eguzkitsu batez gozatzeko aukera izan genuen hastapen arroila honetan. Eskerrik asko neskak! Plazer bat izan da!!! …eta hurrengo bat arte! Hurrengoan gehiago!
Larunabatean Nafarroako arroila ikusgarri eta eder hau jaitsi genuen talde euskal-italiar honekin. Artazulo ongi aurkitu genuen urez azken euriteei esker. Taldea ederto moldatu zen jauzi, txirrista eta rapeletan, eta amaitzeko duen 45 metrotako rapelak, amaiera ezin hobea ematen dio euskal arroila honi. Eskerrik asko neska mutilak!
Larunbatean Foz de Fagon egon ginen San Inazioko boskote honekin. Ederto jaitsi genuen arroila rapel, salto eta txirristaren baten, ingurune paregabe batean bere argi joku, toba eta ur berdeekin. Eskerrik asko neska mutilak! Plazer bat izan da!