Tag Archives: vasco

19/06/29 JORDAN ARRAKO

Astebukaeran Nafarroa aldean ibili gara Arroila Jaitsiera egiten, Jordan Arrako arroila ain zuzen ere, belaguan. Talde ederra osatu dugu eta ederto moldatu dira hasierako raprl guztietan, ondoren arroilak ura gehiago hartzen du eta bertan ere ederto moldatu dira salto eta rapeletan. Astebukaera beroa izan dugu pasa dena, eta plan ederraz gozatu dugu freskotan egoteko. Eskerrik asko mutilak! Plazer bat beste behin ere!!!

19/06/15-20 INAZIOTAR BIDEA

Astebukaera honetan mendi ibilaldia burutu Euskadiko barnealdean, Gipuzkoan ain zuzen ere, Inaziotar bidearen lehenengo bi etapak burutu ditu talde jator batekin. Eguzkia eta eguraldi ona lagun izan dugu Loiolako Santutegitik Zumarragara, 3 tenpluen bidetik eta Zumarragatik Arantzazura.

09/06/19 LEZE ARROILA

Leze arroila, igande honetan arroila jaitsiera egitera joan ginen Euskal Herrian daukagun altxor honetara. Jaitsiera ikusgarri honetara neska eskalatzaile talde animatu batekin joan ginen eta ederto ibili ginen. Plazer bat! Eskerrik asko neskak!