Tag Archives: senderismo

(Es) 19/09/29 ASCENSION UDALAITZ

Igande honetan Udalatx (1.117m) mendira igoera burutu dugu Arrasateko bisita eta ibilbide gidatuen programa barruan. Goizeko 09:00etan abiatu ginen Udala auzotik eta poliki poliki Txukurrillorako bidea hartu genuen, bertatik Erdikoatxantz norabidea hartuz. Poliki poliki altuera hartzen joan ginen eta Erdikoatxa tontor azpitik pasata Kobaundin geldiunetxo bat egin genuen bertako ikuspegiaz gozatzeko eta kobazuloa ikusteko. Paisaia ikusgarria da Durangaldeko mendiekin Anboto mendia buruan delarik. Ondoren Udaltx tontorrerako bidea hartu genuen eta tontorrean zabaltzen den ikuspegiaz gozatu genuen, eguraldiaren laguntzarekin. Zerbait jan, indarrak hartu eta iturrira joan Continue reading →

19/06/15-20 INAZIOTAR BIDEA

Astebukaera honetan mendi ibilaldia burutu Euskadiko barnealdean, Gipuzkoan ain zuzen ere, Inaziotar bidearen lehenengo bi etapak burutu ditu talde jator batekin. Eguzkia eta eguraldi ona lagun izan dugu Loiolako Santutegitik Zumarragara, 3 tenpluen bidetik eta Zumarragatik Arantzazura.