Tag Archives: barranquismo

UDALEKUAK 2019

Aurten ere, Arizmendi ikastolako neska mutikoak Izabako Asolaze kanpiñera hurbildu dira ekintzaz beteriko astebeteko udalekuetaz gozatzeko. Ekintzen artean eskalada eta rapel tailerrak egin ditugu, baita ere arroila jaitsierak, Jordan Arrako arroila ain zuzen ere. Oso gustora ibili gara beraiekin eta espero dugu beraiek ere ederto ibili izana, eta etxera pozik joango zirelakoan gaude, naturarekin kontaktuak bizitako esperientziak direla eta. Eskerrik askoooo!!!

19/06/29 JORDAN ARRAKO

Astebukaeran Nafarroa aldean ibili gara Arroila Jaitsiera egiten, Jordan Arrako arroila ain zuzen ere, belaguan. Talde ederra osatu dugu eta ederto moldatu dira hasierako raprl guztietan, ondoren arroilak ura gehiago hartzen du eta bertan ere ederto moldatu dira salto eta rapeletan. Astebukaera beroa izan dugu pasa dena, eta plan ederraz gozatu dugu freskotan egoteko. Eskerrik asko mutilak! Plazer bat beste behin ere!!!

09/06/19 LEZE ARROILA

Leze arroila, igande honetan arroila jaitsiera egitera joan ginen Euskal Herrian daukagun altxor honetara. Jaitsiera ikusgarri honetara neska eskalatzaile talde animatu batekin joan ginen eta ederto ibili ginen. Plazer bat! Eskerrik asko neskak!