Covid-19aren eraginez, Apirila eta Maiatzean ezin izan genuen lanik egin, eta Ekaina erdialdean lanean hasi ginen berriz ere, beharrezkoa segurtasun neurriak beteaz.
Horrela ba, Euskal Herrian, piriniotan eta Guaran ibili gara besteak beste.
Etxe ondan La Leze Arroilak behin eta berriz txunditurik uzten ditu bertara sartzen diren guztiak, duen handitasun eta edertasunagatik. Gasteiz eta Iruñea artean kokatzen da, eta Euskal Herriko arroila hoberenetako bat da. Egin beharrekoa.
Mendebaldeko piriniotan ere ibili gara, Izaba eta Belagua inguruan, Jordan Arrako arroila jaisten ibili gara. Nafarroako piriniotako arroila basotsu eta basati honetan, rapel ugari aurkituko ditugu, eta bigarren zatia rapel eta salto gehiagorekin osatzen da, benetan inguru eder batean. Ekaina erdialdean urez nahiko indartsu aurkitu genuen, eta Ekaina amaieran ur maila nahiko jaitsi zen.
Nafarroa eta Huescako mugan ere ibili gara, Foz de Fagon alegia, urez bere azkenetan aurkitu genuen, ala eta guztiz ere,
itzela da arroila hau, duen formazio eta edertasunagatik. Fagoko sifoia azpitik pasatu genuen, ur maila baxuagatik.
Azkenik Guara aldeas ibili gara, Vero erreka eta Formiga arroila jaitsi genituen. Ez genuen ia jenderik ikusi, eta bakar bakarrik ibili ginen paraje eder hauetan.

Es
Eng
Fr