LEZEA ARROILA

LEZE ARROILA – KOBAZULOA

Arroila jaitsiera Euskadin. Leze arroila – koba, Euskal Herriko arroila hoberenetako bat da, Gasteiz eta Iruñea artean kokaturik dago eta esperientzia bakarra da, Altzaniako mendizerra gurutzatzen bait du iparraldetik hegoaldera 60m-ko garaiera duen kobazuloan barrena.

Arroil dinamikoa da, uneoro, denbora hilik gabe, rapelak bait daude bata bestearen ostean. Arroilaren lelengo eta azken herenean argi naturala sartzen da kobazulora aho handietatik, argi naturalak, kaliza haitzak eta bertako landaretzak argi eta kolore joku liluragarriak sortzen dituelarik.


SASOIA

  • Urte guztia.

LEKUA

  • Ilarduia (ARABA) |  mapa

ZAILTASUNA: II+ Maila.

  • RAPELAK: BAI (25 m max.)
  • JAUZIAK – BAI (Ez da beharrezkoa)
  • TXIRRISTAK – BAI (Ez da beharrezkoa)
  • IGERIKETA – BAI (Beharrezkoa)
  • INGURUA – Labankorra, progresio erraza urarekin edo ur gabe.
  • ESKUBANDA – Bai (Progresio Erraza)

IRAUPENA

  • Hurbilketa: 1 ordu 30 min.
  • Jaitsiera: 2-3 ordu.
  • Itzulera: 5 min.

RATIO

1 Gidari – 6 Partehartzaile


PREZIOA

• 4 pax edo gehiago: 55€ pax.

• 3 pax: 65€ pax.

• 2 pax: 90€ pax.

• 1 pax: 180€ pax.

PREZIOAN SARTZEN DA

  • B.E.Z. (21%)
  • Gidari titulatuak.
  • Istripu asegurua eta Erantzunkizun Zibila.
  • Banakako material (5mm-tako neoprenozko txaketa eta petoa, eskarpinak, arnesa ainguratze eta jaitsigailuaz, kaskoa) homologatua.
  • Talde material: Motxila eta bidoi estankoa.

PREZIOAN EZ DA SARTZEN

  • Garraioa.
  • Janariak eta edariak.
  • Alojamendua.
15 item(s) « 1 of 2 »

Informa zaitez inolako konpromisurik gabe inguruan dauden beste arroiletaz.