Puntaik punta, debagoineko bideziorren jaialdi barruan, kartografia eta orientazio ikastaroa burutu genuen larunbatean Eskoriatzan. Goizean teoria eta ariketak egin genituen, arratsaldean praktikan jarri genuen goizean ikasitakoa atxorrotx inguruetan. Talde bikaina osatu genuen eta primeran aurkitu zituzten bilatu beharreko lekuak. Eskerrik askooo.
Astebukaera honetan kartografia eta orientazio ikastaroa egin dugu. Larunbatean teoria eta ariketa mordo bat egin genituen, eta mapak irakurtzeko eta brujula erabiltzeko kontzeptu garrantzitsuenak ikusi eta ikasi genituen. Igandean Urbasara (Nafarroa) mugitu ginen aurreko egunean ikasitako guztia ingurune paregabe batean praktikan jartzeko. Oso ongi mugitu zen taldea baso hauetan, eta ibilbidean zehar bilatu ehar zituzten puntu guztiak aurkitu zituzten, banaka edo talde lanean. Eskerrik asko neskak!!!