Karmeloren bisita aprobetxatuz Zuberoako arroiletan murgildu gara. Ez gara urruti joan behar arroila ederrak ezagutzeko, oraingo honetan Ardane – Phista, inguru paregabean eta jeitsiera oso ona. Zatoz eta ezagutu Zuberoan ditugun altxorrak.
Azken euriei esker Jordan Arroilak berriz ura hartu zuela aprobetxatuz, ezin izan ginen jaitsi gabe gelditu. Asko gozatu genuen bere pago baso eta azken estugunean.
Larunbatean Goma 2tar batzuk Hecho aldera hurbildu ziren Siresa Arroilak eskaintzen dizkigun jauzi, txirrista eta rapeletan gozatzera ingurune bikain honetan. Ederto ibili ziren eta egun ederra pasatu genuen mendebaldeko piriniotako akuapark txiki honetan. Familia eta ongi pasatu nahi dutenentzat bikaina! Eskerrik asko neska mutilak! Hurrengoan gehiago!
Ordesa inguruan ibili gara Iruñeako bikote honekin Gloces eta Furco arroilak jaisten. Erritmo onean eta azkar egin ditugu bi arroilak nafar hauel nekaezinak dira eta! Gainera barrankista profesionalak bihurtzen hasi dira! Eskerrik asko bikote!
Arroila jaitsiera Hecho bailaran. Astebukaera honetan Siresa arroila jaitsi dugu, talde giro oso on batekin. Ederto pasatu dute arroilak eskaintzen dizkigun jauzi, txirrista, rapel eta igerian ibiltzeko putzuekin. Eskerrik asko!
Aurreko astean Foz de Fagon ibili ginen. Jeitsiera ederra nahiz eta azkenetan egon.
Ederto hasi dugu astea hirukote honekin Leze koba arroila jeisten. Ederto mugitu dira rapel, jauzi eta tobogan artean kobaren iluntasunean. Hurrengoan gehiago… Eskerrik asko!!!
Astebukaera honetan Bergara eta Elosu artean ibili Punaik-Punta, Debagoieneko bideziorren jaialdiaren 2. edizioan, kartografia eta orientazio ikastaro txiki bat burutzen. Lelengo eguneko teoriaren ostean, familia giro ederrean egin genuen bigarren eguneko praktika Elosu aldean. Eskerrik asko
Astebukaera honetan Artazul edo Artazulon egon gara Burgoseko talde jator honekin. Eguraldia lagun izan dugu eta ederto moldatu da taldea jaitsiera osoan. Ura nahiko azkar jeisten dabil, beraz aprobetxatu egin beharko da sikatu arte. Eskerrik asko
Hasi dugu denboraldia eta inon baino hobeto gainera Artazul edo Artazulo – ko arroila jeisten. Konpañia ezin hobean ederki pasatu genuen eguna Ollaraneko (Nafarroa) arroila honetan. Eskerrik asko mutilak!