MENDI IRTEERAK

MendiaBurua

Ezagutu mendietako txoko, tontor eta gailur, erreka, baso eta paraje ederrenak, modurik atsegin eta seguruenean.
Ibilbide bakoitzaren zailtasunak, bidelagunen ezaugarrietara egokituta.

Animatu menditxik-ekin txoko eta tontor ezkutuak ezagutzera!


SANTA KURTZ APAIZAREN KOBA

SantaKurtz apaiz gerrilariaren gotorlekua izandakoa ezagutuko dugu 3. Karlistadetara eta Aramaion preso egon zen garaietara itzuliz. Urkiolako Parke Naturaleko ekialdean mugituko gara, Anbotoko Mariren begiradapean bertako pago basoez, eta ikuspegi ezin hobeez gozatuz.

Ez galdu aukera Arabako leku hau  ezagutzeko!

18 elemento(s) « de 3 »

BURDIN MEHATZE ZAHARRAK

Gozatu Udalaitzeko mendigune karstikoan, bertako burdin mehatze zaharrak ezagutuz. Mendi eder honetako hiru tontor esanguratsuenak igotzeko aukera izango dugu baita ere.

Ez galdu aukera Euskal Herriko txoko hau  ezagutzeko!

12 elemento(s) « de 2 »


 BISITATU KOBAZULO BAT ARALARREN

Aralar, Gipuzkoa eta Nafarroa artean dagoen mendilerroa da, eguna pasatzeko leku ezin hobea parkeak ematen digun baso, erreka, larretaz gozatzeko, guzti hau historia eta artzantzaz beteriko leku batean, non dolmenakk eta aspaldiko artzai txabolak ikusiko ditugun.

Ez galdu aukera Gipuzkoako leku hau  ezagutzeko!

9 elemento(s) « de 2 »

ARDI GAZTA DASTAKETA ARTZAI BORDAN

Ibilbide hau Urkuluko urtegian hasi eta amaitzen da, Aizkorri Aratz Parke Naturaleko sarbideetako baten.

Ibilbide zirkular hau Kurtzebarri mendi magaletatik doa, Degurixatik pasatuz, eta bertako artzai borda batean ardi gazta dastatzeko aukera izango dugu.

Ez galdu aukera Degurixa ezagutu eta ardi gazta dastatzeko bertako borda baten.

12 elemento(s) « de 2 »

ARTZAI MENUA ANDIA MENDIZERRAN

Ibilbide hau Nafarroako herri garaienetako batean kokatzen da, Lezaunen (850m) alegia, Urbasa-Andia Parke Naturalean. Eskaintzen digun inguruaz gozatzeko aukera izango dugu eta bertatik bertara ikusiko dugu artzaien bizimodua, andia mendizerran bertan dagoen borda batean artzai menua bazkalduko dugularik.

Ez galdu aukera andia mendizerra ezagutu eta artzai menuaz gozatzeko.

17 elemento(s) « de 3 »

EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA

Euskal Kostaldeko Geoparkea Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriek osatzen dute eta Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dago kokatua. 2010az geroztik, Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko kide da, UNESCOk babestua.

Ez galdu aukera Gipuzkoako leku hau  ezagutzeko!

6 elemento(s)

EUSKAL HERRIA

  • Urkiola parke naturala
  • Aralar parke naturala
  • Urbasa-Andia parke naturala
  • Gorbealdea
  • Irati basoa
  • Belagua

PIRINIOAK

  • Hecho eta Anso bailarak
  • Aspe eta Tena bailarak
  • Ordesa eta Monte Perdido parke nazionala
  • Pineta parke naturala
  • Posets-Maladetas parke naturala
  • Aigüestortes i Estany de Sant Maurici parke nazionala

Kontsulta gaitzazu irteeren inguruan, inolako konpromisorik gabe