Aralar, Gipuzkoa eta Nafarroa artean dagoen mendilerroa da, eguna pasatzeko leku ezin hobea parkeak ematen digun baso, erreka, larretaz gozatzeko, guzti hau historia eta artzantzaz beteriko leku batean, non dolmenak eta aspaldiko artzai txabolak ikusiko ditugun.
Lur azpian, Aralar galeriaz beterik dago, ta koba bat bisitatzeko aukera izango dugu, bertan estalacktitak, estalagmitak, zutabeak, banderak…ikusteko aukerarekin.
Ibilbide aproposa da naturarekin eta kobazulo batean lehen kontaktua izan nahi duen edonorentzat.
Ez galdu aukera aralar ezagutu eta bertan gozatzeko.
- LEKUA: Lizarrusti mendatea (Ataun eta Etxarri Aranatz arteko muga) | mapa
- IRAUPENA: 6 eta 8 ordu artean
- ZAILTASUNA: Erraza
- GUTXIENEKO TALDEA: 4 pax.
- PREZIOA: 50€ pax (BEZ Barne)
- SARTZEN DA: Gidari titulatuak, materiala, istripu asegurua
- EZ DA SARTZEN: Garraioa, janaria, alojamendua…
Kontsulta gaitzazu inguruan dauden beste ibilbideetaz, inolako konpromisorik gabe