Tag Archives: euskalherria

19/10/12-13 LEZE ARROILA

Astebukaera bikaina pasa dugu Arroila jaitsierak burutzen Euskal Herrian, Araban ain zuzen ere, Gasteiz eta Iruña artean dagoen Leze arroilan. Gozatu ederra hartu dugu bi talde jator hauekin, arroila basati zein misteriuotsu honetan. Egun ederrak izan ditugu arroila jaitsierak burutzeko, nahiz eta ur falta pixka bat eduki. Partaideak ederto moldatu ziren jaitsiera honek eskaintzen dizkigun rapel, salto zein toboganetan, inguruaren edertasuna ahaztu gabe, batez ere sarrera eta irteerako ahoak. Plazer haundi bat jaitsiera hauek konpañia honekin egitea. Eskerrik askooo BARRANCO LA LEZE

19/07/20-21 LEZE ARROILA

Arroila jaitsierak euskadi. Astebukaera honetan gozatu ederra hartu dugu Araban dagoen Leze Arroilan. Ederto ibili gara eta asko disfrutatu dugu inguru basati honek eskaintzen digun edertasun eta handitasunaz. Eta ederto moldatu ginen baita arroila jaitsieran, rapel guztiak bata bestearen ostean datozelarik eta azken zatian berriz txirrita eta saltoak, guzti hau paisaia magiko batez lagunduta. Eskerrik askooo!!!