KARTOGRAFIA ETA ORIENTAZIO IKASTAROA

Astebukaera honetan Bergara eta Elosu artean ibili Punaik-Punta, Debagoieneko bideziorren jaialdiaren 2. edizioan, kartografia eta orientazio ikastaro txiki bat burutzen. Lelengo eguneko teoriaren ostean, familia giro ederrean egin genuen bigarren eguneko praktika Elosu aldean. Eskerrik asko

2017/04/22 ARTAZUL edo ARTAZULO

Astebukaera honetan Artazul edo Artazulon egon gara Burgoseko talde jator honekin. Eguraldia lagun izan dugu eta ederto moldatu da taldea jaitsiera osoan. Ura nahiko azkar jeisten dabil, beraz aprobetxatu egin beharko da sikatu arte. Eskerrik asko

17-04-12 ARTAZUL edo ARTAZULO

Hasi dugu denboraldia eta inon baino hobeto gainera Artazul edo Artazulo – ko arroila jeisten. Konpañia ezin hobean ederki pasatu genuen eguna Ollaraneko (Nafarroa) arroila honetan. Eskerrik asko mutilak!

16/11/06 LEZE

Hotzari aurre egiteko ondo babestuak, Lezeko arroila azkar eta ritmo onean jeitsi dugu Oreretako kuadrila honekin. Eskerrik asko neska mutilak! Plazer bat izan da!

16/07/03 LEZE

Arditurri aldetik Lezera etorri dira gaurkoan neska hauek! Egun bikaina izan da eta oso ondo moldatu dira koba zeharkatzen! Eskerrik asko neskak!

16/07/02 LEZE

Ezin hobeto moldatu dira 108tarrak Euskal Herriak esakintzen digun altxorretako baten. Eskerrik asko mutilak, plazer hutsa izan da zuekin Lezera joatea!

16/06/18-19 MASCUN + FORMIGA

Astebukaera honetan Guaran izan gara talde ikaragarri honekin lehengo egunean Mascun eta bigarrenean Formiga egiten. Mascun arazo gabe egin genuen nahiz eta ur maila baxua izan eta arroilaren bigarren zatia patxadaz hartu. Guarako arroila hoberenetarikoa da, duen handitasunagatik eta urak, haitzak eta argiak eskaintzen digun kolore nahasketengatik. Bigarren egunean berriz Formigara joan giñen, eta  inor ez genuen aurretik izan, beraz gure gozamenerako izan zen  arroila ikaragarri hau, non barreak ez ziren falta izan. Eskerrik asko neska mutilak bi egun hauengatik. Aupa Osasuna! MASCUN FORMIGA

DEBA ERREKAREN JEITSIERA

Puntaik Punta Debagoieneko bidezidorren lelengo jaialdia antolatu zen Leintz Gatzagan. Bertan izan ginen deba errekaren jeitsiera egiten eta oso ondo ibili ginen kazetari ta guzti! Eskerrik askoo