2017/08/09 SARATZE

Iparraldeko arroilek ur gehiago hartu zutela aprobetxatuz, Zuberoako arroila handienetako baten murgildu ginen, Saratze, Olhadubie arroilan amaitzeko. Ur nahiko aurkitu genuen eta lekua beti bezala harrigarria da, ura, begetazioa eta pareta handiak. Arroilak jaisteko piriniotako leku esanguratsuenetako bat da Zuberoa. Maite ditut maite gure bazterrak…

2017/08/07 FOZ BERDE

Inguruak ezagutzen ibili gara, eta begira nolako arroila familiarra daukagun Ansó aldean, flotin ederrak eta saltoak. Ederto eraikitako arroila da, eta udarako famientzat eta ume txikientzat oso ona!

2017/08/05 SIRESA

Anaiaren eta familiarekin Siresara joan ginen (Hecho bailara). Ederto ibili ziren txikiak salto, txirrista eta rapeletan mendebaldeko piriniotako arroila eder honetan. Hurrengoan gehiago!!!!  

2017/08/02 ARDANE – PHISTA

Karmeloren bisita aprobetxatuz Zuberoako arroiletan murgildu gara. Ez gara urruti joan behar arroila ederrak ezagutzeko, oraingo honetan Ardane – Phista, inguru paregabean eta jeitsiera oso ona. Zatoz eta ezagutu Zuberoan ditugun altxorrak.

GOMA 2tarrak SIRESAN

Larunbatean Goma 2tar batzuk Hecho aldera hurbildu ziren Siresa Arroilak eskaintzen dizkigun jauzi, txirrista eta rapeletan gozatzera ingurune bikain honetan. Ederto ibili ziren eta egun ederra pasatu genuen mendebaldeko piriniotako akuapark txiki honetan. Familia eta ongi pasatu nahi dutenentzat bikaina! Eskerrik asko neska mutilak! Hurrengoan gehiago!

GLOCES + FURCO ARROILA JAITSIERA

Ordesa inguruan ibili gara Iruñeako bikote honekin Gloces eta Furco arroilak jaisten. Erritmo onean eta azkar egin ditugu bi arroilak nafar hauel nekaezinak dira eta! Gainera barrankista profesionalak bihurtzen hasi dira! Eskerrik asko bikote!

SIRESA ARROILA

Arroila jaitsiera Hecho bailaran. Astebukaera honetan Siresa arroila jaitsi dugu, talde giro oso on batekin. Ederto pasatu dute arroilak eskaintzen dizkigun jauzi, txirrista, rapel eta igerian ibiltzeko putzuekin. Eskerrik asko!

17/05/22 LEZE

Ederto hasi dugu astea hirukote honekin Leze koba arroila jeisten. Ederto mugitu dira rapel, jauzi eta tobogan artean kobaren iluntasunean. Hurrengoan gehiago… Eskerrik asko!!!