17/11/11 KARTOGRAFIA ETA ORIENTAZIO IKASTAROA

Astebukaera honetan kartografia eta orientazio ikastaroa egin dugu. Larunbatean teoria eta ariketa mordo bat egin genituen, eta mapak irakurtzeko eta brujula erabiltzeko kontzeptu garrantzitsuenak ikusi eta ikasi genituen. Igandean Urbasara (Nafarroa) mugitu ginen aurreko egunean ikasitako guztia ingurune paregabe batean praktikan jartzeko. Oso ongi mugitu zen taldea baso hauetan, eta ibilbidean zehar bilatu ehar zituzten puntu guztiak aurkitu zituzten, banaka edo talde lanean. Eskerrik asko neskak!!!  

17/10/29 LEZE

Igandean Ilarduian dagoen Leze arroila jeitsi genuen LKRTSN eguneko zozketaren irabazleekin. Nahiz eta urez justu xamar egon, gustora ibili ginen Arabako paraje honek eskaintzen digun Euska Herriko arroila ikusgarri eta esanguratsuenetako batean. Eskerrik asko!!!

17/10/25-26 ALTHAGNETA eta ARDANE-PHISTA

Aurreko astean Kakueta eta Holtzarte (Zuberoa) inguruetan ibili ginen arroila jeitsierak egiten. Izaba aldera mugitu ginen eta bertatik irteerak egin genituen Santa Grazi eta Larraiñe-ra. Lagun talde bikaina elkartu ginen Euskal piriniotako bazter basati hauetan eta eguraldi bikainarekin ederto ibili ginen arroila ikusgarrietan. Plazer bat mutilak! ALTHAGNETA ARDANE-PHISTA

17/10/08 AIZKORRI – ARATZ PARKE NATURALA

Igandean ederto ibili ginen Aizkorri Aratz Parke Naturalean Euskal Herriko gidaliburu bat egiten dabilen Italiatik etorritako kazetariarekin. Arantzazutik irten ginen urbiara,  hamaiketako eder bat egin eta Enaitzera igo ginen parkearen panoramika eder bat izateko. Eskerrik asko Dabide!

17/10/04 LIZEBAR

Abuztuan hasi ginen lau egunetako ikastaroarekin eta Lizebar arroilean amaitu dugu. Abuztuan ikasitako maniobrak praktikan jarri ditugu berriz ere azken bi egunetan Leze eta Lizebar arroiletan, beste maniobra batzu ikusteaz gain eta zalantzak argituz. Abuztutik ona praktikatzeko denbora izan du eta asko igarri da Iga! Eskerrik asko Iga!  

17/08/26 ALTHAGNETA

Larunbatean ere Zuberoan egon ginen, kakueta aldean Goma 2tar hauekin Althagneta arroila jaisten. Egun bikaina pasatu genuen eta kriston taldea osatu genuen Rafa eta Xabirerkin batera! Giro bikaina, rapel ederrak, arroila oso ona…Hurrengoan gehiago mutilak! Eskerrik askooooo! Zatoz gurekin iparraldeko arroilak ezagutzera!!!

17/08/25 ARDANE PHISTA

Ostiralean Zuberoara hurbildu ginen bi artista hauekin, Larraiñera hain zuzen. Holtzarte arroilara jaisten diren Ardane – Phista arroilak jaitsi genituen, giro ederrean, bertako ingurua bezala! Ur maila pixka bat jaitsi arren oraindik dibertigarri jarraitzen du iparraldeko piriniotako altxor honek. Eskerrik asko mutilak! Plazer bat!

17/08/17 ALTHAGNETA

Kakueta inguruan ibili gara oraingoan, Althagneta arroila jaisten. Euskal Herriko arroila ederrenetako bat zalantzarik gabe, rapel zein pasagune estu ederrekin. Ederra izan zen eguna eta ederra da zuberoa! Arroilak jaisteko piriniotako paraje basati zein oso esanguratsua!

2017/08/11 INKHAZKUBU

Zuberoan jarraitzen dugu. Oraingo honetan Santa Grazin dagoen arroila bat ezagutzera joan ginen. Urez ederto aurkitu genuen, instalazioak ez ordea, oinez gutxi ibiltzen den arroilan.