18/06/16 ARANDARI

Larunbatean Erronkarira hurbildu ginen Burgin dagoen Arandari arroila jaisteko laukote honekin. Ur maila onarekin jaitsi genuen arroila eta goiz eguzkitsu batez gozatzeko aukera izan genuen hastapen arroila honetan. Eskerrik asko neskak! Plazer bat izan da!!! …eta hurrengo bat arte! Hurrengoan gehiago!

18/06/09 ARTAZULO

Larunabatean Nafarroako arroila ikusgarri eta eder hau jaitsi genuen talde euskal-italiar honekin. Artazulo ongi aurkitu genuen urez azken euriteei esker. Taldea ederto moldatu zen jauzi, txirrista eta rapeletan, eta amaitzeko duen 45 metrotako rapelak, amaiera  ezin hobea ematen dio euskal arroila honi. Eskerrik asko neska mutilak!

18/05/19 FAGO

Larunbatean Foz de Fagon egon ginen San Inazioko boskote honekin. Ederto jaitsi genuen arroila rapel, salto eta txirristaren baten, ingurune paregabe batean bere argi joku, toba eta ur berdeekin. Eskerrik asko neska mutilak! Plazer bat izan da!

18/05/05 ARTAZULO

Maiatza garai ona da Artazulo arroila jaisteko, gustora aprobetxatu genuen eta gustora ibili ginen laukote honekin Nafarroako arroila ikusgarri eta dibertigarri honetan. Ur maila poliki poliki gutxitzen dabil. Eskerrik asko laukote! Plazer bat!!!!

18/04/15 ARROILA FAMILIARRA TERTANGA

Igandean Arabako txoko eder honetan dagoen arroilaz gozatu genuen Donostiako familia honekin. Azken euriteak amaitu eta eguraldi ona aprobetxatuz, urez ondo aurkitu genuen arroila eta ederto ibili ginen txirristetan. Eskerrik asko familia!

17/11/11 KARTOGRAFIA ETA ORIENTAZIO IKASTAROA

Astebukaera honetan kartografia eta orientazio ikastaroa egin dugu. Larunbatean teoria eta ariketa mordo bat egin genituen, eta mapak irakurtzeko eta brujula erabiltzeko kontzeptu garrantzitsuenak ikusi eta ikasi genituen. Igandean Urbasara (Nafarroa) mugitu ginen aurreko egunean ikasitako guztia ingurune paregabe batean praktikan jartzeko. Oso ongi mugitu zen taldea baso hauetan, eta ibilbidean zehar bilatu ehar zituzten puntu guztiak aurkitu zituzten, banaka edo talde lanean. Eskerrik asko neskak!!!  

17/10/29 LEZE

Igandean Ilarduian dagoen Leze arroila jeitsi genuen LKRTSN eguneko zozketaren irabazleekin. Nahiz eta urez justu xamar egon, gustora ibili ginen Arabako paraje honek eskaintzen digun Euska Herriko arroila ikusgarri eta esanguratsuenetako batean. Eskerrik asko!!!

17/10/25-26 ALTHAGNETA eta ARDANE-PHISTA

Aurreko astean Kakueta eta Holtzarte (Zuberoa) inguruetan ibili ginen arroila jeitsierak egiten. Izaba aldera mugitu ginen eta bertatik irteerak egin genituen Santa Grazi eta Larraiñe-ra. Lagun talde bikaina elkartu ginen Euskal piriniotako bazter basati hauetan eta eguraldi bikainarekin ederto ibili ginen arroila ikusgarrietan. Plazer bat mutilak! ALTHAGNETA ARDANE-PHISTA

17/10/08 AIZKORRI – ARATZ PARKE NATURALA

Igandean ederto ibili ginen Aizkorri Aratz Parke Naturalean Euskal Herriko gidaliburu bat egiten dabilen Italiatik etorritako kazetariarekin. Arantzazutik irten ginen urbiara,  hamaiketako eder bat egin eta Enaitzera igo ginen parkearen panoramika eder bat izateko. Eskerrik asko Dabide!

17/10/04 LIZEBAR

Abuztuan hasi ginen lau egunetako ikastaroarekin eta Lizebar arroilean amaitu dugu. Abuztuan ikasitako maniobrak praktikan jarri ditugu berriz ere azken bi egunetan Leze eta Lizebar arroiletan, beste maniobra batzu ikusteaz gain eta zalantzak argituz. Abuztutik ona praktikatzeko denbora izan du eta asko igarri da Iga! Eskerrik asko Iga!