BERIAIN ETA EUSKAL HERRIKO ERDIGUNE GEOGRAFIKOA

EHErdiguneaBurua

Ibilbide hau, ia urte osoan egin daiteke. Andia mendizerrako iparraldea zeharkatzen du eta sakanako, aralarko eta urbasako ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu.

Ibilbide honetako tokirik garaiena Beriaingo tontorra da bere 1.493 metrorekin. Mendizerrako erliebea Karst erakoa da, honek aukera zabala eskaintzen digu lurgainean simak, dolinak eta lapiazak ikusteko,  mendizerrako azpikaldea ordea,  lurrazpiko urak moldatu du  kobazuloak eta potzuak sortuz.

Euskal Herriko erdigune geografikoan gaudela gogoratzen digun monolitoa ere bisitatu eta ikusiko dugu, Olibesarioko Saroia izenaz ere ezaguna.

Ez galdu aukera Nafarroako mendi hau  ezagutzeko!

  • TOKIA: Unanu (Nafarroa) mapa
  • IRAUPENA: 5 eta 8 ordu artean
  • ZILTASUNA: Zaila
  • GUTXIENEKO TALDEA: 4 pax.
  • PREZIOA: 45€ pax (BEZ Barne)
  • SARTZEN DA: Gidari titulatuak, materiala, istripu asegurua
  • EZ DA SARTZEN: Garraioa, janaria, alojamendua…
11 item(s) « 1 of 2 »

Kontsulta gaitzazu Inguruan dauden mendi gehiagogatik, inolako konpromisorik gabe