Hotzari aurre egiteko ondo babestuak, Lezeko arroila azkar eta ritmo onean jeitsi dugu Oreretako kuadrila honekin. Eskerrik asko neska mutilak! Plazer bat izan da!
Arditurri aldetik Lezera etorri dira gaurkoan neska hauek! Egun bikaina izan da eta oso ondo moldatu dira koba zeharkatzen! Eskerrik asko neskak!
Ezin hobeto moldatu dira 108tarrak Euskal Herriak esakintzen digun altxorretako baten. Eskerrik asko mutilak, plazer hutsa izan da zuekin Lezera joatea!
Astebukaera honetan Guaran izan gara talde ikaragarri honekin lehengo egunean Mascun eta bigarrenean Formiga egiten. Mascun arazo gabe egin genuen nahiz eta ur maila baxua izan eta arroilaren bigarren zatia patxadaz hartu. Guarako arroila hoberenetarikoa da, duen handitasunagatik eta urak, haitzak eta argiak eskaintzen digun kolore nahasketengatik. Bigarren egunean berriz Formigara joan giñen, eta inor ez genuen aurretik izan, beraz gure gozamenerako izan zen arroila ikaragarri hau, non barreak ez ziren falta izan. Eskerrik asko neska mutilak bi egun hauengatik. Aupa Osasuna! MASCUN FORMIGA
Puntaik Punta Debagoieneko bidezidorren lelengo jaialdia antolatu zen Leintz Gatzagan. Bertan izan ginen deba errekaren jeitsiera egiten eta oso ondo ibili ginen kazetari ta guzti! Eskerrik askoo