Author Archives: oxel

09/06/19 LEZE ARROILA

Leze arroila, igande honetan arroila jaitsiera egitera joan ginen Euskal Herrian daukagun altxor honetara. Jaitsiera ikusgarri honetara neska eskalatzaile talde animatu batekin joan ginen eta ederto ibili ginen. Plazer bat! Eskerrik asko neskak!

08/06/19 ARTAZULO edo ARTAZUL ARROILA

Larunbat honetan Nafarroara hurbildu ginen Arroilak jaitsiera egitera,  Artazul edo Artazulo arroila ain zuzen ere, Nafarroako arroila hoberenetarikoa. Urez bere azkenetan aurkitu arren, ederto ibili ginen dituen jauzi, rapel eta txirristetan, Iruñea ondoan dagoen arroila ikusgarri honetan. Amaiera ezin hobea emateko azken rapelean gozatu ederra hartu zuten partaideek. Eskerrik asko mutilak!!!

19/05/04 KARTOGRAFIA ETA ORIENTAZIO TAILERRA

Puntaik punta, debagoineko bideziorren jaialdi barruan, kartografia eta orientazio ikastaroa burutu genuen larunbatean Eskoriatzan. Goizean teoria eta ariketak egin genituen, arratsaldean praktikan jarri genuen goizean ikasitakoa atxorrotx inguruetan. Talde bikaina osatu genuen eta primeran aurkitu zituzten bilatu beharreko lekuak. Eskerrik askooo.

19/05/01 FOZ DE FAGO

Menditxik Mendi eta Arroila Gidariak aste honetan Foz de Fago,mendebaldeko piriniotako arroila hoberenetako baten murgildu gara ur maila eta arroila nola dauden ikusteko. Bere puntuan zegoen arroila, eta hemendik aurrera ur maila poliki poliki jaisten joango da. Goiz pasa ederra arroila honetako estugune, jauzi eta rapeletan.

19/04/21 ANPORRETAKO BIRA, BURDINAREN BIDEA

Anporretako bira burdinaren bidetik, ibilbide zirkularra burutu dugu igande honetan. Pr-Gi205 ibilbidean Itturritxipiko gaina eta epeleko gaina igo genituen, Antoniñako mineral garbitokia eta guda zibileko lubakiak ikusiz. Jaitsiera meatzerreka auzora jaitsi ginen eta bertan Montzongo koba eta Urtzuloko iturburuak bisitatu genituen, azken honek Arrasate hornitzen zuen Urkuluko urtegia egin auretik. Goiz pasa ederra egin genuen kontu kontari talde honekin. Eskerrik asko!

19/04/20 ARTAZULO ARROILA

Larunbat honetan Artetako iturburura hurbildu gara Artazulo arroila jaisteko. Ederra izan da arroila ikusgarri honekin aurtengo denboraldia hastea, talde jator honekin. Ur maila egokiaz goiz pasa ederra pasa genuen, jauzi, txirrista eta rapelekin. Eskerrik asko ekipo!!!

19/04/12 JORDAN ARROILA

Eski denboraldia amaitzear dagoenean, egun batez behintzat, eskiak neoprenoagatik aldatu genuen eski irakasle batzuk eta Belagua ra hurbildu ginen eta Jordan arroila jaitsi genuen. Aurreko euriteei esker Jordan arroila urez ongi zihoan. Arrako arroileko azken zatia ordea ez genuen egin ur maila handia zelako. Goiz ederra pasa genuen eta amaitzeko hartzai mami ederrak jan genituen.

18/06/16 ARANDARI

Larunbatean Erronkarira hurbildu ginen Burgin dagoen Arandari arroila jaisteko laukote honekin. Ur maila onarekin jaitsi genuen arroila eta goiz eguzkitsu batez gozatzeko aukera izan genuen hastapen arroila honetan. Eskerrik asko neskak! Plazer bat izan da!!! …eta hurrengo bat arte! Hurrengoan gehiago!

18/06/09 ARTAZULO

Larunabatean Nafarroako arroila ikusgarri eta eder hau jaitsi genuen talde euskal-italiar honekin. Artazulo ongi aurkitu genuen urez azken euriteei esker. Taldea ederto moldatu zen jauzi, txirrista eta rapeletan, eta amaitzeko duen 45 metrotako rapelak, amaiera  ezin hobea ematen dio euskal arroila honi. Eskerrik asko neska mutilak!

18/05/19 FAGO

Larunbatean Foz de Fagon egon ginen San Inazioko boskote honekin. Ederto jaitsi genuen arroila rapel, salto eta txirristaren baten, ingurune paregabe batean bere argi joku, toba eta ur berdeekin. Eskerrik asko neska mutilak! Plazer bat izan da!