MENDI IGOERAK

MendiIgoerakBurua

Ezagutu inguratzen gaituzten mendi tontorrak, dauden baso, erreka eta txoko miresgarriekin, gailurrean zabaltzen zaigun panoramikaz ahaztu gabe. Zatoz tontor hauetaz gozatzera modu atsegin eta seguruenean.

 Animatu menditxik-ekin txoko eta tontorrak ezagutzera!


ANBOTO (1.331m)

Mari jainkosaren gotorleku esanguratsuena (1331m) mito eta leiendaz beterik dagoena. Euskal Herriko mendi ikaragarrienetako honek dituen kalizazko pareta handiek eta azpiko basoek zur eta lur utziko gaituzte.

Ez galdu aukera Euskal Herriko mendi mitologiko hau igotzeko! 

17 item(s) « 1 of 3 »

AIZKORRI (1.528m)

Gipuzkoako mendizerra garaienean ibiliko gara bertako tontor famatuena de Aizkorriko gailurrera iristeko (1.528m). Bertara iristeko artzaien lurretan murgilduko gara, bertako gazta dastatzeko aukera izango dugularik.

Ez galdu aukera Gipuzkoako mendi garaienatara igotzeko! 

9 item(s) « 1 of 2 »

GORBEIA (1.482m)

Gorbeia Bizkaia eta Arabako mendi garaiena eta ezagunenetakoa da. Zelai zabaleko mendia da, baso ederrez eta harkaitz ikusgarriekin. Betidanik egon dira hemen artzaiak, eta baita ezaguna da itxiñako karsta bezalako leku magikoengatik.

Ez galdu aukera Bizkaia eta Arabako mendi garaiena igotzeko! 

16 item(s) « 1 of 3 »

TXINDOKI (1.342M)

Lehenago Larrunarri izenez ezagutzen zen eta seguraski Aralarreko mendizerran gehien igotzen den mendia da. Mendi hau, Goierrin aurkitzen da eta bere inguru guztiak Artzantzarekin lotura estua izan du betidanik. Leku batzuetatik eskaintzen digun perspektibaren arabera, batzuek “Euskal Zerbino” deitzen dute.

Ez galdu aukera Gipuzkoako mendi ikusgarri hau igotzeko! 

13 item(s) « 1 of 3 »

BERIAIN (1.493m) ETA EUSKAL HERRIKO ERDIGUNE GEOGRAFIKOA

Ibilbide hau, ia urte osoan egin daiteke. Andia mendizerrako iparraldea zeharkatzen du eta sakanako, aralarko eta urbasako ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu.

Ez galdu aukera Nafarroako leku hau  ezagutzeko!

11 item(s) « 1 of 2 »

Kontsulta gaitzazu Inguruan dauden mendi igoera gehiagogatik, inolako konpromisorik gabe