(Es) 19/09/29 ASCENSION UDALAITZ

Igande honetan Udalatx (1.117m) mendira igoera burutu dugu Arrasateko bisita eta ibilbide gidatuen programa barruan. Goizeko 09:00etan abiatu ginen Udala auzotik eta poliki poliki Txukurrillorako bidea hartu genuen, bertatik Erdikoatxantz norabidea hartuz. Poliki poliki altuera hartzen joan ginen eta Erdikoatxa tontor azpitik pasata Kobaundin geldiunetxo bat egin genuen bertako ikuspegiaz gozatzeko eta kobazuloa ikusteko. Paisaia ikusgarria da Durangaldeko mendiekin Anboto mendia buruan delarik. Ondoren Udaltx tontorrerako bidea hartu genuen eta tontorrean zabaltzen den ikuspegiaz gozatu genuen, eguraldiaren laguntzarekin. Zerbait jan, indarrak hartu eta iturrira joan ginen ur freskoaren bila. Ascensióneko Ermitaren aztarnak ikusi eta Udalaitzeko gurutze handia dagoen tontorretik pasa ondoren Udalarako bidea hartu genuen Arrasate behean ikusten delarik eta Artadi kantauriarrarekin gozatuz.

Eskerrik asko hurbildutako guztiei! Plazer bat!

7 item(s)