19/04/12 JORDAN ARROILA

Eski denboraldia amaitzear dagoenean, egun batez behintzat, eskiak neoprenoagatik aldatu genuen eski irakasle batzuk eta Belagua ra hurbildu ginen eta Jordan arroila jaitsi genuen. Aurreko euriteei esker Jordan arroila urez ongi zihoan. Arrako arroileko azken zatia ordea ez genuen egin ur maila handia zelako.

Goiz ederra pasa genuen eta amaitzeko hartzai mami ederrak jan genituen.