Astebukaera honetan kartografia eta orientazio ikastaroa egin dugu. Larunbatean teoria eta ariketa mordo bat egin genituen, eta mapak irakurtzeko eta brujula erabiltzeko kontzeptu garrantzitsuenak ikusi eta ikasi genituen. Igandean Urbasara (Nafarroa) mugitu ginen aurreko egunean ikasitako guztia ingurune paregabe batean praktikan jartzeko. Oso ongi mugitu zen taldea baso hauetan, eta ibilbidean zehar bilatu ehar zituzten puntu guztiak aurkitu zituzten, banaka edo talde lanean.
Eskerrik asko neskak!!!