Larunabatean Nafarroako arroila ikusgarri eta eder hau jaitsi genuen talde euskal-italiar honekin. Artazulo ongi aurkitu genuen urez azken euriteei esker. Taldea ederto moldatu zen jauzi, txirrista eta rapeletan, eta amaitzeko duen 45 metrotako rapelak, amaiera ezin hobea ematen dio euskal arroila honi. Eskerrik asko neska mutilak!